ARARTEKOAK 2012. URTEAN ZEHAR BURUTUTAKO JARDUERARI BURUZKO DATUAK

Arartekoak 2012. urtean zehar erakundeak garatutako jardueren estatistika-datu nagusien berri ematen du. Informazio xehatuagoa eta zabalagoa Eusko Legebiltzarrarentzako 2012ko urteko txostenaren estatistika-datuen kapituluan gaineratuko da.

- Herritarren arretarako 11.770 jarduera (% 42,60ko igoera 2011rekin alderatuta): 3.012 kexa (+ % 24,40) eta herritarrei informazioa eta aholkuak eskaintzeko 8.758 zerbitzu (+ % 50,60)

- Okertzat edo praxi txarrekotzat hartutako herri administrazioen jarduerak: itxitako kexa-espedienteen % 55.

- Arartekoak esku hartu ondoren herri administrazioek zuzendu dituzten euren jarduerak: okertzat jo direnen % 85,78. Arartekoak 712 egintza edo jarduera zuzendu edo aldatzea lortu du, herritarren onurarako.

- Arartekoan jasotako kexen % 56k gizarte-eskubideekin lotura dute.

1. 2012. urtean zehar herritarrekiko zerbitzu zueneko Arartekoaren jarduera-multzoa 11.770koa izan da, iazko 8.252en aurrean.

- Kexa-kopurua: 3.012. Herritarrek aurkeztutako erreklamazioak 2.943 izan dira (2.347 2011n). 2010ean dagoeneko aurreko urtearekin alderatuz % 26ko igoera egon zela kontuan hartzen badugu, azken bi urteetan herritarren erreklamazioak gutxi gorabehera % 50 igo direla azpimarratu behar dugu, bereziki, izaera ekonomikoko gizarte-prestazioei buruzko kexen igoera izugarriaren ondorioz.

Urtean zehar, gainera ofiziozko 69 espediente hasi dira (74, 2011n) eta, arloei dagokienez, Haur eta Nerabeen Bulegoari, Herritarren Segurtasunari eta Ogasunari dagozkienak azpimarratu behar dira.

- Herritarrentzako argibideak eta aholkularitza: 8.758 zerbitzu eskaini dira. Herritarren arretarako bulegoetara egindako bisita kopurua guztira 7.001ekoa izan da (2011ko 4.200en aurrean); beraz, urtebetean besterik ez jarduera % 66,70 handitu dela ondoriozta dezakegu.

Bisita horietatik, 1.657k kexei eman diete bide, hau da, % 23,66k. Datu horrek agerian uzten du arreta zuzeneko bulegoetan egiten den informazio eta aholkularitza lana. Kexa-espediente baten irekiera aktibatu ezin dezaketen eskaeretan (finantza-erakundeen edo interes orokorreko zerbitzuak -telefonia, internet, garraioa edo energia- eskaintzen dituzten enpresa pribatuen edo merkataritzako establezimenduen jarduerei buruzkoak direlako edo arazo edo gatazka bat konpontzeko informazioa eskaintzen delako, etab.) Arartekoko langileek banakako elkarrizketak egiten dituzte herritarrekin orientazioa eta informazioa eskaintze aldera.

Era berean, urtean zehar 1.757 telefono-kontsulta bideratu dira Arartekoaren zuzeneko arretarako 3 bulegoetan (1.616, 2011n).


2. Administrazioen jardueraren balorazioa

Iaz 1.509 kexa-espediente ebatzi ziren eta bertan kexak hizpide zuen administrazioaren jarduera ebaluatu izan da. Administrazioaren jarduera kasuen % 55ean jo da okertzat (830 espediente) eta % 45ean ez okertzat (679 kasu). 2011n % 45,38 okertzat jo ziren eta % 52,62 ez okertzat.


3. Arartekoaren ebazpenen eraginkortasuna

Ukitutako administrazioak erreklamazioa eragin zuen jarduera zuzendu eta aldatu du jarduera okerren bat edo administrazio praxi txarren bat zegoela antzemandako kasuen % 85,78an, hau da, 2,47 puntuko portzentaje igoera aurreko urtearekin alderatuta. Arartekoak 712 egintza edo jarduera zuzendu edo aldatzea lortu du, herritarren onurarako.


4. Kexak arloka

Aurkeztutako kexek hizpide duten gai-arloaren arabera 2012an gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko erreklamazioak izugarri igo direla antzeman dugu: 1.010 2011ko 329 kexen eta 2010eko 32 kexen aurrean. Kexa horiek hirukoiztu baino gehiago egin dira aurreko urtearekin parekatuz eta % 3.056eko igoera izan dute bi urtetan. 1.010 kexetatik 875 (hau da, ia % 90) Lanbideren funtzionamendu txarrarekin loturiko hainbat arazori buruzkoak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria kudeatzerakoan izandako jarduerei buruzkoak dira.


Izaera ekonomikoko gizarte prestazioen kudeaketari buruzko kexak, kexaren arrazoiaren arabera, honako ataletan taldekatu daitezke:

1. Izaera ekonomikoa duten gizarte prestazioak (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria) emateko, berritzeko, aldatzeko edo berriro abian jartzeko eskaeren ebazpenean egondako atzerapena 487
2. Eduki ekonomikoa duten gizarte prestazioen etetea (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria) 261
3. Eduki ekonomikoa duten gizarte prestazioak (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria) emateko, berritzeko, aldatzeko edo berriro abian jartzeko eskaeren gaitzespena 108
4. Eduki ekonomikoa duten beste gizarte prestazioen gaitzespena 14
5. Eduki ekonomikoa duten gizarte prestazioen izapidetzean administrazioaren prozedurari eta funtzionamendu okerrari lotutako arazoak 57
6. Eduki ekonomikoa duten gizarte prestazioen okerreko kobrantzak itzultzeko prozedura 27
7. Eduki ekonomikoa duten gizarte prestazioen iraungipena 11
8. Eduki ekonomikoa duten gizarte prestazioei lotuta, ordaintzeke dauden zenbatekoen ordaintzea eskatzea 8
9. Beste arazo batzuk 37
GUZTIRA 1.010


Aipatu ditugun eta Gizarteratzeko Arloaren barruan izapidetutako kexez gain, jarraian gainerako kexek hizpide izan dituzten gaiak zerrendatuko ditugu

- Sektore-arloen barruan dauden gaiei lotutako kexak:

1. Hezkuntza: 178 (2011. urtean, 169)
2. Herri-administrazioen zerbitzurako langileak: 146 (2011. urtean, 97)
3. Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak: 136 (2011. urtean, 102)
4. Etxebizitza: 121 (2011. urtean, 168)
5. Ogasuna: 110 (2011. urtean, 83)
6. Osasuna: 100 (2011. urtean, 82)
7. Ingurumena: 94 (2011. urtean, 96)
8. Trafikoa: 71 (2011. urtean, 96)
9. Hirigintza eta lurraldearen antolamendua: 60 (2011. urtean, 95)
10. Herrizaingo Saila: 63 (2011. urtean, 92)
11. Jarduera ekonomikoaren antolamendua: 58 (2011. urtean, 46)
12. Justizia: 35 (2011. urtean, 51)
13. Herri-lanak eta azpiegiturak: 31 (2011. urtean, 42)
14. Hizkuntza eskubideak, kultura eta kirola: 28 (2011. urtean, 23)
15. Lana eta Gizarte Segurantza: 22 (2011. urtean, 24)
16. Animalien babesa: 7 (2011. urtean, 2)
17. Informazioaren eta ezagutzaren teknologiak: 6 (2011. urtean, 6)

- Berdintasun erreala eta eraginkorra bermatzeko eta zaurgarriak diren kolektiboak babesteko politika publikoek hizpide dituzten kolektiboei lotutako eremuak

o Haur eta Nerabeentzako Bulegoa: 80
o Adineko pertsonak: 40
o Ezintasunen bat duten pertsonak: 41
o Etorkinak: 33
o Buruko nahasmenduak edo gaixotasunak dituzten pertsonak: 24
o Beste kolektibo batzuen funtsezko eskubideen babesa (emakumeen berdintasuna eta segurtasuna, homosexualak eta transexualak, ijitoak, etab.): 62

- Gizarteratzearen arloaz gain, modu esanguratsuan euren jarduera handitu duten eremuak aztertuz gero, ondorioztatu dezakegu hauexek direla jarduna gehien handitu dutenak: Administrazioaren zerbitzurako langileak, eta Herri-administrazioen ondasun eta zerbitzuak. Ogasuna, Osasuna eta Jarduera ekonomikoaren antolamendua arloek ere handitze nabarmenak izan dituzte. Etxebizitzaren eta hezkuntzaren arloak, berriz, 2011. urtean, modu nabarmenean handitu ziren (% 54 eta % 38, hurrenez hurren). Etxebizitza arloko kexa-kopuruak behera egin du 2012. urtean.

- Ararteko erakundean jasotako kexen % 56k gizarte-eskubideekin lotura dute (hezkuntza, osasuna, gizarte babesa, etxebizitza, etab.)

- Modu berean, esan dezakegu kexen % 50ek (gizarteratzeko arlokoak barne) pertsona guztien berdintasun erreal eta eraginkorra bermatzera zuzendutako politika publikoekin zerikusia daukatela. Politika horien xedea pertsona jakin batzuei (emakumeak, gizarte