2024/03/27
Egiletza: Ararteko
Eusko Legebiltzarrarentzako txostena 2023
- Lizentzia: Lan hau Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa (CC BY 4.0) lizentziapean dago
2023an berriro areagotu egin zen Arartekoaren jarduera, guztira 13.602 jarduera burutu baitziren; horietatik 8.200 inguru Arartekoaren arretarako kanalen bidez jasotako kexak eta kontsultak dira, hau da, aurreko urtean baino %7 gehiago. Hazkuntza bereziki nabarmena izan zen izapidetutako kexa-espedienteei zegokienez, izan ere, ia 3.900ra iritsi ziren eta, hortaz, ia %37 areagotu. Era berean, Arartekoak ofiziozko 26 espediente hasi zituen. Analisi kuantitatibo labur horretaz irakurketa hau egiten du erakunde honek: egiaztatu da euskal herritarrek konfiantza jarraitua eta gero eta handiagoa dutela defentsa-erakunde honen esku-hartzearen eraginkortasunean.
Deskargatu dokumentu hau :
PDF