PARISKO ERASO TERRORISTAK DIRELA ETA, ARARTEKOAK NAHIGABE SAKONA ERAKUTSI DIE FRANTZIAKO AGINTARIEI ETA BIKTIMENGANAKO ETA HAIEN FAMILIENGANAKO ELKARTASUNA ADIERAZI DU

Ostiralean Parisen egin ziren atentatu terroristen aurrean, Manuel Lezertua arartekoak biktimekiko elkartasuna adierazi dio Frantziako herriaren defendatzaileari.

Defendatzaile frantziarrari larunbatean bidalitako idazki batean, arartekoak bere gaitzespenik irmoena, atsekabe sakona eta partekatutako samina erakutsi dizkio, Frantziako hiriburuan biktima ugari eta izua sortu dituen eraso basati horren aurrean.

Frantziak Bilbon duen kontsul nagusiari ere dolumina adierazi dio arartekoak, eta Frantzia herriarekiko elkartasuna.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 16a


Lotutako dokumentazioa

Frantziako herriaren defendatzaileari igorritako idazkia