Araututako sektore ekonomikoak

Gasteizko Udalari gomendatzen zaio inskribatu dezala pertsona bat biztanleen udal-erroldan.

Portugaleteko Udalari gomendatzen zaio, alde batetik, berrikus dezala ondare-erantzukizunaren espedientean emandako ebazpena, eta, bestetik, kontuan har dezala Obra eta Zerbitzuen Udal Sailaren 2025eko martxoaren 5eko txostenean jasotako informazioa.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailari gomendatzen dio susta dezala Euskadiko angularen arrantzaren erregulazioaren berrikuspena, Europar Batasuneko zuzenbidetik eratorritako aingira europarraren populazioa berreskuratzeko neurrietara egokitzeko.

Bukatutzat jotzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Oreka Berdearen Departamentuak Aingira europarra Berreskuratzeko 2024-2034 urteetarako Gipuzkoako Plan Integralean egindako izapidetzearen inguruko kexa bati lotutako jarduketa.

KONTSUMOBIDE, Kontsumoko Euskal Institutuari gomendatzen dio izapidetzeak egiteko aurretiko hitzorduaren derrigortasuna kentzeko, sistema hori hautazko aukera gisa jartzeko, eta herritarrei zuzendutako aurrez aurreko harrera eta informazio zerbitzua administrazio langileek eman dezatela, eta ez segurtasun zaintzaileek.

Energiaren Euskal Erakundeari gomendatu zaio ezeztatu dezala 2021eko Ibilgailuen Renove Planarenbaitan ibilgailu bat erosteko laguntza-eskaera baten ukapena.

Urkabustaizko Udalari gomendatzen diona erantzun eraginkorra eman diezaiela kexagileak egindako salaketei, ostalaritzako establezimendu baten jarduera jarduera-lizentziaren baldintzetara eta xedeetara egokitzen dela bermatzeko, eta taberna osoan bere etxebizitzari dagokionez eskatzen diren neurri zuzentzaileak betetzen direla bermatzeko.

Durangoko Udalari gomendatzen zaio errekerimendua egin diezaiola taberna-jarduera baten sustatzaileari, jarduera-lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituela ziurtatudezan.